The Beatles taldearen doinuak entzungo dira larunbatean Ondartxo plazan

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 10a, 09:17

The Nowhere Plan bikoteak kontzertua emango du bihar, larunbata, Ondartxo plazan. The Beatles taldearen bertsioak jotzen dituen bikote honen emanaldia 19:30ean hasiko da, eta kontzertua ikusteko beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea. 

Conn Buxek eta Isaac Miguelek osatzen dute The Nowhere Plan bikotea. Aurretik ere izan dira Zumaian Liverpooleko laukotearen abestiak jotzen. Aurten, baina, gonbidapena lortu beharko da kontzertua ikusteko. Doako gonbidapenak gaurtik aurrera eskuragarri daude turismo bulegoan.

Udako beste ekitaldiekin gertatu bezala, segurtasun neurriak gorde beharko dira uneoro. Hala, maskara eraman beharko da sarreran.