Manterolaren ikuspegi piktorikoa Oxfordeko hormetan

Mireia Galarza Bastida 2020ko uzt. 9a, 19:35

Valentin Manterola margolariaren erakusketa inauguratu dute arratsaldean Oxford aretoan. Irekiera ekitaldian Iñaki Ostolaza alkateak egin dio harrera artistari, eta adierazi du denbora luzea zela bere erakusketarik ez zela egiten herrian eta "faltan botatzen" zela. Manterola oso laburra izan da, eta esker hitzak baino ez ditu izan. Sortzaileari lore sorta bat eskaini diote eta San Pedro abesbatzako talde murriztu batek abestu egin du.

Erakusketak tamaina handiko hainbat koadro jasotzen ditu, artistak berezkoa duen estiloari fidel direnak. Hala ere, badira kontraste gisara, margolan txikiak ere aretoko hormetan. Proposamen piktorikoa uztailaren 26ra arte egongo da zabalik (asteburu honetan izan ezik, itxita egongo dela), egunero, 18:30etik 20:30era; asteburutan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.