Talaimendin eskalatzen ari zen pertsona batek istripua izan du

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 9a, 17:23

Talaimendiko labarretan eskalatzen ari zen gizonezko batek istripua izan du gaur arratsaldean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta azkenean helikopteroz eraman dute Donostiako ospitalera. 

Arratsaldeko 3rak aldera izan da istripua. Ertzaintzak adierazi duenez, Talaimendiko labarretan, Mariantonaitzen, eskalatzen zebilen Madrilgo gizonezko bat sei metroko altueratik erori da. Larrialdi zerbitzuak gerturatu dira bertara, eta azkenean helikoptero bidez atera dute pertsona hau. Helikopteroan bertan eraman dute Donostiako ospitalera.