Koronabirus kasu bat atzeman dute Zumaian

Maria Maya Manterola 2020ko uzt. 9a, 12:55

Osakidetzaren azken txostenaren arabera, kasu berri bat detektatu dute Zumaian azken orduetan. 

Azken orduetan sare sozialetan bolo-bolo zebilena baieztatu da: Osakidetzaren azken txostenaren arabera, koronabirus kasu positibo bat atzeman dute Zumaian. Dirudienez, Zumaiako osasun zentroan egindako PCR proba baten bitartez detektatu dute. Ordiziako agerraldiarekin lotura izan dezakeela aipatu du zenbaitek; hala ere, Baleikek ezin izan du oraingoz halakorik baieztatu.