Uztailean goizez zabalduko dute KZ gunea

Maria Maya Manterola 2020ko uzt. 9a, 12:15

Hainbat zerbitzu eskainiko ditu KZ guneak uztaileko goizetan. Zerbitzu horiek erabiltzeko, ordea, jakinarazi dute ezinbestekoa izango dela aurrez hitzordua eskatzea. 

Uztailean goizez zabalik izango da Zumaiako KZ gunea, 9:00etatik 13:00ak arte. Hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan, besteak beste, aurrez aurreko tutoretzak, nabigazioa, BakQ, Metaposta eta informazio orokorra. 

Zerbitzu horiek erabiltzeko, ordea, ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua hartzea. Horretarako, 944-03 33 77 edo 945-06 25 55 telefono zenbakietara deitu daiteke, astelehentik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara. Bestetik, KZ guneak jakinarazi du ezagutza informatikoak izateko ezinbestekoa bihurtzen ari diren IT-Txarteleko azterketak Zumaiako Kzgunean egingo direla hurrengo astelehenetik aurrera.