Ilunabarrean dantzan

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 9a, 11:42

Lucia Lacarra eta Matthew Golding dantzariak bideo bat grabatzen dabiltza azken egunotan Zumaian, Itzurun inguruan, Altin Kaftira kamerariaren aginduetara.

Bere ikuskizunetan bideoak txertatzen ari da dantzari zumaiarra, eta ikus entzunezko honen bidez koreografia berri baten sorkuntza erakutsi nahi dute. Zentzu horretan, argazkietan ikus daitekeen aulkiak garrantzia berezia du. 

Iluntze partean aritu ziren atzo grabatzen Itzurunen, itsasertzean, eta eguzkia sartzen ari zela irudi erakargarriak jasotzeko aukera izan zuten.