PORRA. Zer postutan amaituko dituzte zumaiarrek ETE eta KAE1 ligak?

Onintza Lete Arrieta 2020ko uzt. 8a, 13:17

Asteburuan hasiko dute denboraldia Telmo Deuneko neska-mutilek, eta BALEIKEk aurten ere prestatu du porra arraunzaleentzat. Irabazleak sari dotorea eskuratuko du: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Telmo Deunen elastikoa. Animatu, parte hartu, eta zorte on!

Zenbatgarren postuan amaituko dituzte ETE eta KAE1 ligak zumaiarrek? Galdera horixe asmatu beharko da aurten BALEIKEren porran. Parte hartzeko azken eguna abuztuaren 9a izango da, eta irabazleak sari bikaina eskuratuko du: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian+Telmo Deunen elastikoa.

Asmatzaile bat baino gehiago baleude, zozketaz erabakiko litzateke sariduna. Inork asmatuko ez balu, berriz, gehien hurbildu denarentzat izango litzateke saria.

Bestalde, aurten ere Baleike.eus-ek atal berezia prestatuko du arraunarentzat. Herriko bi taldeek egiten dutena gertutik jarraituko da bertan, eta irakurleak hortxe aurkituko ditu albisteak ez ezik, baita argazki bildumak, protagonisten balorazioak, egutegia, arraunlari guztien fitxak etab. Atala datozen egunetan jarriko dugu arraunzale guztien eskura.