'Les Misérables' filma emango dute gaur Paradisu Zineman

Maria Maya Manterola 2020ko uzt. 8a, 15:15

Ladj Ly zinemagile frantziarraren filma ikusteko aukera izango da gaur gauean Torreberriko aterpean.

Uda heltzearekin batera bueltan da Paradisu Zinema. Les Misérables filma botako dute gaur, 22:00etan, Torreberri gaztetxeko aterpean. 

Sinopsia
Stephanek Delinkuentziaren Aurkako Brigadarekin bat egin berri du Montfermeilen, Parisko aldirietako auzo batean. Han, Chris eta Gwada eskarmentu handiko bi kide ezagutuko ditu, eta laster auzoko talde ezberdinen arteko tentsioen berri izango du.