Auto bat irauli da Oikiatik Aizarnazabalerako bidean

Maria Maya Manterola 2020ko uzt. 8a, 10:47

Gidaria arin zauritu da, eta larrialdi zerbitzuek Zarauzko osasun zentrora eraman dute.

Ertzaintzak jakinarazi du goizeko 6:00ak aldera auto bat irauli dela G-2633 errepidean, Oikia parean, Iraetako noranzkoan. Dirudienez, autoa bidetik atera ondoren irauli da. Gidaria arin zauritu da, baina larrialdi zerbitzuek Zarauzko osasun zentrora eraman behar izan dute.