Harraldean harrapatuta geratu diren bi lagun erreskatatu dituzte

Baleike 2020ko uzt. 6a, 20:58

Itsasgoraren eraginez, bi lagun harrapatuta geratu dira gaur arratsaldean harraldean, Elorriaga parean. Larrialdi zerbitzukoek 19:00ak aldean jaso dute deia, eta berehala bertaratu dira Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia. Azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak atera ditu banan-banan eta onik, 20:00-20:15ak bitartean; bertako labarretan utzi dituzte, eta han suhiltzaileek lagundu diete.