Mariatxien kontzertua izango da arratsaldean Beheko plazan

Baleike 2020ko uzt. 5a, 12:45

19:30etik aurrera, 'Mariachi Platino de Mexico' taldea izango da jada udako klasiko bat bihurtu den saioan.

Mariatxien kontzertua izango da gaur Beheko plazan, 19:30ean hasita. Aurtengoan Mariachi Platino de Mexico taldea arituko da jada udako klasiko bat bihurtu den saioan.

Kontzertua eserita ikusteko gonbidapenak jaso behar izan dira aurrez turismo bulegoan, eta osasun krisialdiak behartutako araudia gogorarazi du Udalak: lekuak mugatuak izango dira, ikuskizunak eserita jarraituko dira, maskarak jarrita, eta pertsonen arteko tarteak gordeta. Espazio horretan ezingo dire haurren kotxeak sartu. Ikusleei garaiz etortzea eskatzen zaie, jende pilaketarik gabe banan-banan esertzeko denbora beharko da eta. Sartzean ikusleei adieraziko zaie non eseri. Uneoro nork bere tokian egon beharko du emanaldia amaitu arte.