'Invisibles' filma emango dute asteburu honetan Aita Marin

Baleike 2020ko uzt. 4a, 15:45

Gaurtik astelehenera bitarte izango da Aita Marin Garcia Querejeta zinemagilearen azken filma ikusteko aukera, 19:30ean.

Gracia Querejeta zinemagile madrildarraren azken lanak lagunak diren Julia (Adriana Ozores), Elsa (Emma Suárez) eta Ameliaren (Nathalie Poza) bizitza du mintzagai. Elkarrekin irteteko erabakia hartuko dute, hasiera batean kirola egiteko aitzakia zuten hitzorduak behar bilakatuz. Pixkanaka-pixkanaka beraien arteko adiskidetasuna idilikoa ez dela konturatuko dira, badirela elkarri ezkutatzen dizkioten sekretuak.

Larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da, 19:30ean. Sarrerako Aita Mariko leihatilan izango dira salgai.