Txomin Agirreko autobus geltokiak ez dira erabilgarri egongo uztailaren 6tik abuztuaren 30era bitartean

Baleike 2020ko uzt. 4a, 09:25

Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarretako geltokietan egingo dituzte geldialdiak.

Udalak jakinarazi du astelehenetik aurrera, hilak 6, Txomin Agirreko autobus geltokiak kenduko dituela Lurraldebusek, uda sasoia dela eta. Abuztuaren 30era arte Patxita Etxezarretako geltokiak soilik egongo dira erabilgarri.