'Ehiztari ehizatua' haurrentzako antzerkiaz gozatu zuten Zumaiako umeek

Baleike 2020ko uzt. 3a, 10:36

Kultur ekitaldiak izango dira ostegunero Zumaian. Hauetatik lehena atzo egin zen, Ehiztari ehizatua haur antzerkia, hain zuzen ere. Beheko plazan zen egitekoa, baina eguraldi txarragatik Zumaiena ikastetxeko aretora eraman zen. Haurrek zein gurasoek segurtasun neurriak gorde behar izan zituzten uneoro.