Kalean da uztaileko Baleike aldizkaria

Baleike 2020ko uzt. 2a, 16:45

Autismoak hartu du uztaileko zenbakiko azala: gaixotasuna gertutik ezagutzeko erreportaje zabala osatu dugu Antonella Ieva Verducci eta Maria Antiarekin.

Hitz Tantak atalean, Jabi Gonzalez Toston Euskadi Irratiako gaueko esatariaren elkarrizketa aurkituko duzue. Jon Maiaren elkarrizketa ere izango da zenbaki honetan: koronabirusaren krisialdiaren ondotik datorrenaz eta bestemundubat.eus atariaz aritu da bertsolaria. Mireia Centeno psikologoak haurrei jarri beharreko mugak izan ditu hizketagai. Zientzia eta Ingurumena atalean, Jon Ander Clemente Itzurunen harri jausiak ekiditeko ikertutako metodologia berritzaileaz aritu da. Imanol Azkuek lehengo komertzioak izan ditu hizpide Orduan Bai atalean. Hori guztia eta gehiago, uztaileko Baleike aldizkarian.

Bazkideek egun hauetan jasoko dute aldizkaria beraien etxeetan. Bazkide ez direnek ohiko saltokietan izango dute salgai, euro baten truke.