Gaurko haurren antzerkia Zumaienako aretoan egingo da

Baleike 2020ko uzt. 2a, 11:34

Ehiztari ehizatua haurrentzako antzerkia ekarriko du Patata Tropikala konpainiak gaur Zumaiara. Txotxongiloak eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna Beheko plazan zen egitekoa, baina eguraldi txarragatik Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo da, 18:30etik aurrera.

Haur antzerki hau ikusteko beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena eskuratzea. Doako gonbidapenak turismo bulegoan hartu daitezke, gaurko 17:00ak arte. Gehienez, lau gonbidapen emango dira pertsonako.

COVID-19ak behartutako segurtasun eta osasun neurriak jarraitu beharko dira. Hala, nahitaezkoa izango da maskara eramatea (haurrek ere bai), distantziak mantendu beharko dira, eta haurren aulkitxoak ezingo dira areto barrura sartu.