Haurren zaintzaileak kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik

Baleike 2020ko uzt. 1a, 14:45

Uztailaren 13ra arte egin daiteke eskaera, udaletxean. 12 urtetik behearko seme-alabak dituzten errenta baxuko familiek eskuratu ahal izango dute dirulaguntza.

Uztaileko udaleku irekiak bertan behera geratu direla eta, Zumaiako Udalak haurran zaintzeko pertsona bat kontratatu beharra duten errenta baxuko familiak lagundu nahi ditu, kontziliazio eta zaintza arazoak saihesteko.

Dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiek, urteko diru sarrera garbia 30.000 eurotik beherakoa baldin bada. Eskaerak udaletxean egin beharko dira, harreran bertan edota helbide elektronikoaren bidez. Uztailaren 13a izango da eskaerak egiteko azken eguna. 

Uztailean zaintzailea kontratatu behar duten familiek 1.000 euro jasoko dituzte gehienez ere. 20.000 euro arteko diru-sarrerak dituztenek 1.000 euro jasoko dituzte, hilabeterako aldi osoko kontratua egiten badute. Lanaldi partzialeko kontratuak edo iraupen laburragokoak eginez gero, dirulaguntza horren zati proportzionala emango da.

20.000 eta 30.000 arteko diru-sarrerak dituztenei pertsona bat kontratatzearen kostua % 50ean diruz lagunduko die Udalak, gehienez ere 500 euro arte.