Jazz eta soul doinuak ekarri ditu Bandak ezohiko sanpedro hauetara

Baleike 2020ko eka. 29a, 09:17

Zumaiako Musika Bandak bi kontzertu eman ohi ditu sanpedroetan: su artifizialen ondorengo bailable saioa, eta San Pedro eguneko emanaldia. Aurten ere hala egingo du, baina COVID-19ak baldintzatutako egoeran: talde txikietan eta segurtasun neurriak bermatuta. 

Atzo arratsaldean izan zen lehen emanaldia, eta big band formatua hartu zuen Joxe Mari Azkuek zuzentzen duen taldeak. Jazz eta soul musikak nagusitu ziren atzokoan Beheko plazan, eta ez ziren falta izan Stevie Wonder edo Amy Winehousen abestiak, beste doinuen artean.

Bandak gaur eguerdian emango du bigarren kontzertua, 13:00etatik aurrera, Beheko plazan baita ere. Pasodobleek osatutako dute emanaldi honetako errepertorioa.