18:30ean izango da osteguneko umeentzako antzerki saioa

Baleike 2020ko eka. 28a, 16:25

Ehiztari ehizatua ikuskizuna eskainiko dute hilaren 2an Eusebio Gurrutxaga plazan, eta udalak ohartarazi du ordu berria duela emanaldiak.

Azkenean 18:30ean izango da osteguneko Ehiztari ehizatua umeentzako antzezlana. Hala jakinarazi du Udaleko Kultura Sailak. Hitzordua leku berean da, Eusebio Gurrutxaga plazan, baina euria egingo balu, Zumaienan egingo lukete emanaldia.

Edukiera mugatua denez, doako emanaldia izan arren aurrez hartu behar dira gonbidapenak. Asteazkenean egongo dira herritarren eskura Turismo Bulegoan, eta pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera jaso ahalko ditu. Eskatu dute ez hartzeko beharrezkoak baino sarrera gehiago, eta gogorarazi dute derrigorrezkoa dela maskara jantzita egotea ikuskizunean, baita umeek ere.