Sorosleen lanaz hitz egingo dute gaurko 'Katuplaza' irratsaioan

Baleike 2020ko eka. 28a, 09:20

Sorosleen lana izango da hizpide gaurko 'Katuplaza' irratsaioan. Danel Llavorik sorosle denboraldi hasieraz ariko da, eta Zumaiako hondartzen ezaugarriak ere kontatuko ditu.

Gai gehiago jorratuko dituzte 17. 'Katuplaza' irratsaio honetan. Hala, Goizeder Salegiren eskutik musika gomendioak izango dira, eta bertso puntu katean Alaitz Gorostizak aurreko astean Ander Manterolak jarritako puntuari erantzun beharko dio. 

Irratsaioa 17:00etan entzun ahal izango da, FMko 93.0 sintonian, Zumaiako Irrati Piratan.