Zumaiako Musika Eskolako dultzaineroekin hasi dituzte San Pedro jaiak

Baleike 2020ko eka. 27a, 10:24

Goizean goiz egindako goiz soinuarekin eman diote hasiera festei. Astebukaera osoan zehar izango dira kultur ekitaldiak, guztiak osasun krisialdiak behartutako araudia kontuan hartuta.

Zumaiako Musika Eskolako dultzaineroekin hasi dituzte ezohiko San Pedro jaiak. Izan ere, koronabirusaren eraginez, jai hauetan ohikoak diren ekitaldi dezente bertan behera utzi behar izan dituzte. Hala ere, kultur ekitaldiz jositako egitarauaz gozatu ahal izango dute herritarrek, eta horietako lehena izan da herriko dultzaineroekin goiz soinua. Sanpedro jaiak asteburu osoan luzatuko dira. Hemen egitaraua:

Sanpedroetako egitaraua

Ekainak 27, larunbata

09:00. Zumaiako Musika Eskolako dultzaineroekin goiz soinua.

18:00. Beheko plazan antzerkia haurrentzat: Azken balea, Tomaxen abenturak.

Ekainak 28, igandea

09:00. Zumaiako Musika Eskolako eta Tolosako dultzaineroekin goiz soinuak.

10:00. Kalejira Trikitxasekin

13:00. Beheko plazan jotak: Voces navarras.

17:00. Aita Marin zinea haurrentzat.

19:30. Beheko plazan ZUMB Big band.

Ekainak 29, astelehena

09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.

11:00. Parrokian meza abestua San Pedro abesbatzarekin.

13:00. Beheko plazan ZUMB pasodobleak formatu txikian.

17:00. Aita Marin zinea haurrentzat.

19:30. Beheko plazan kontzertua: Tik tara.

Araudia

Osasun krisialdiak behartutako araudia prestatu du udalak. Ekitaldiak Beheko plazan egingo dira, baina espresuki prestatutako leku itxi batean. Lekuak mugatuak izango dira, ikuskizunak eserita jarraituko dira, maskarak jarrita, eta pertsonen arteko tarteak gordeta. Emanaldietako gonbidapenak turismo bulegoan eskuratuko dira, bezperan. 

Ikusleei garaiz etortzea eskatzen zaie, jende pilaketarik gabe banan-banan esertzeko denbora beharko da eta. Sartzean ikusleei adieraziko zaie non eseri. Helduen emanaldietan banaka eseri beharko dute, eta eta haurrenetan lau pertsona elkarrekin gehienez. Une oro nork bere tokian egon beharko du emanaldia amaitu arte.