Ezpalak taldeak 'Itzala' singlea aurkeztu du

Baleike 2020ko eka. 26a, 18:30

Unai Eizagirre baxu jotzaile zumaiarra Ezpalak taldeko kidea da, eta bigarren diskoa aurkeztuko dute udazkenean.

Ezpalak taldeak gaur, ostirala, aurkeztu du Itzala single berria. 2020ko udazkenean kaleratuko du Unai Eizagirre kide duen Ezpalak taldeak disko berria, bigarrena, eta aurrerapen moduan aurkeztu dute Itzala diskoko lehen singlea. 2019. urteko apirilean aurkeztu zuen musika taldeak lehen diskoa. 

Abestia Eñaut Gaztañagak grabatu eta nahastu du Zestoako Gaztain Estudioan. Masterizazioa Estanis Elorzak (Doctor Master) egin du, eta bideoklipa, berriz, Amancay Gaztañagak zuzendu du. Zortzi abestik osatutako diskoa aurkeztuko du udazkenean laukoteak.

Lau talde desberdinetatik eratorrita, Eñaut Gaztañagak —Grises—, Unai Eizagirrek —Voltaia—, Juanjo Berasainek —Los Moths— eta Xabi Arrietak —Passepartout-Bulego— osatu zuten Ezpalak laukotea iaz. 90. hamarkadako rock alternatiboko taldeekiko zuten pasioak elkartu zuen taldea.