Preso eta iheslariak etxeratzearen alde elkarretaratzea egingo dute gaur

Baleike 2020ko eka. 26a, 11:05

Hileko azken ostiralero bezala, Magnoliopean elkartuko dira gaur ere, preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko. 

Presoen eta iheslarien etxeratzearen aldeko elkarretaratzeei ekin diete berriz ere. Preso eta iheslariak etxera. Bada garaia lelo hartuta, Magnoliopean elkartuko dira gaur, ekainak 26, 20:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, segurtasuna bermatzeko baldintzak eta beharrezko materiala egongo dira.

Hileko azken ostiralero elkartuko dira ordu eta leku berean presoen aldeko aldarrikapena plazaratzeko.