Txori Txiki Eguna (1. zatia)

Zumaia Agenda 2020ko eka. 25a, 10:00

Ikasturte xelebrea aurtengoa, baina horrek ez du esan nahi Txori Txiki musika eskolako ikasle eta irakasleak geldirik egon direnik.

Ekainean ohikoak ditugu musika eskolaren doinu eta dantzak zumaiako txokoetan, eta aurtengoan berriz gure etxeraino hurbildu zaizkigu.

Zazpi atalez osatzen da bideo sorta hau, eta lehen zatian hiru emango dira. Bigarren zatia ikusteko aukera izango da hemen bertan. Txori Txikiren musika, dantza eta antzerki ikasleen abenturak.