Lubaki kiroldegia zabalik izango da datorren astean

Baleike 2020ko eka. 24a, 15:21

Sanpedroen bueltan ixten dute Lubaki kiroldegia astebetez, mantentze eta konponketa lanak egiteko. Itxialdian zehar egin dituzte aurten lan hauek, eta ondorioz, kiroldegia zabalik izango da datorren astean zehar, ekainaren 29tik uztailaren 5era.

San Pedro egunean, ekainaren 29an, 6:30etik 14:00etara egongo da irekita kiroldegia. Gainontzeko egunetan ohiko ordutegia izango du kiroldegiak: astean zehar 6:30etik 21:30era egongo da zabalik; larunbatean eta igandean, 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara.