Bizitzaren kalitatea bermatzearen aldeko manifestazioa egin zen atzo arratsaldean

Baleike 2020ko eka. 20a, 09:38

Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak egindako deialdiak erantzun ona izan zuen, eta herritar dezente juntatu zen Gurrutxaga plazan 19:00etan. Hainbat kale zeharkatu ondoren, toki berean eman zioten bukaera manifestazioari. Mobilizazioan elkartutakoek bizitzaren kalitatea bermatzearen aldeko aldarria zabaldu zuten herrian, eta bukaeran, aipamen berezia egin zieten zerbitzu sozialetan lan egiten dutenei; batez ere, San Juan eta Otezuri egoitzetako langileei.