Dutxak eta aldagelak zabaldu dituzte kiroldegian

Baleike 2020ko eka. 18a, 18:11

Ekainarekin batera zabaldu zuten Lubaki kiroldegia, segurtasun neurriak gordeta. Lehen aste hauetan kiroldegiko erabiltzaileek –igerilekukoek ezik– ezin izan dituzte aldagelak eta dutxak erabili. Gaurtik aurrera berriro erabili daitezkeela adierazi du udalak. 

Hala, erabiltzaileek aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte, betiere distantzia eta prebentzio neurriak mantenduta.

Kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea. Horretarako, bazkideek eta kiroldegia erabiltzeko bonuak gehienez hiru eguneko aurrerapenarekin hartu ahal izango dute zita, 943-86 20 21 telefono zenbakira deituta. Bazkideak ez direnek egunean bertan deitu ahal izango dute.