Pentsio duinen aldeko beste elkarretaratze bat egin dute Zumaian

Baleike 2020ko eka. 15a, 20:56

Zumaiako pentsiodunen eta jubilatuen talde bat Saregileen plazan elkarretaratu da, astelehenero ohikoa duten moduan, pentsio publiko duinak eskatzeko. 

'Guztiontzat pentsio duinak, kalitatezko zaintza eta osasungintza publikoa" leloa duen pankarta atera dute elkarretaratzean.