Uztailaren 12ko hauteskundeetako mahakideen zerrenda

Baleike 2020ko eka. 15a, 15:25

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira uztailaren 12an. Hauteskunde mahaietan presidente, batzordekide eta idazkari lanetan egon beharko duten lagunen zozketa egin dute gaur goizean udaletxean. 

Hautes-mahaien kokapena ere aldatu egingo dute aurreko hauteskundeekin alderatuta, Udalaren izenean, "segurtasun eta prebentzio neurriak betetzeko". Hala, herritarrek ez dute ohiko lekuetan bozkatuko: Gizarte Zentroko (Hogarreko) mahaiak Alondegira mugituko dituzte; Herri Eskolan egon ohi diren mahaiak, berriz, Aitzuri pilotalekuan egongo dira hurrengo hauteskundeetan.