Kalea Guztiona Dak hainbat mural margotu zituen Erribera kaleko horma batean aurreko agintaldian. Ordutik nahiko isilik egon dira, baina mugimenduak martxan jarraitzen duela argitu dute, "adierazpen askatasuna etorkizunean ere bermatuta egon dadin". Horretarako, prozesu parte hartzaile bat eskatzen dutela gaineratu dute.