Jon Maiak 'Bihar' manifestuaz hitz egingo du Katuplaza irratsaioan

Baleike 2020ko eka. 14a, 10:42

Alarma egoera honetan plazaratu duen Bihar manifestuaz, kultur sorkuntzaz eta beste hainbat gaien inguruan ariko da Jon Maia 15. Katuplaza irratsaioan. 

Beste gai gehiago ere jorratuko dituzte gaurko irratsaioan. Hala, Miren Osak literatur gomendioak eskainiko ditu, eta herriko albiste laburren ondoren, puntu-erantzun katea izango da: Joanes Gallastegiren puntuari erantzungo dio Josu Lizeagak.

15. Katuplaza irratsaio hau 17:00etan entzun ahal izango da Zumaiako Irrati Piratan, FMko 93.00 sintonian.