Goikoetxeak eta Lopezek Donibane Lohizuneko txapelketan parte hartuko dute

Baleike 2020ko eka. 11a, 15:21

Zalantza askorekin bada ere, pilota jarduera frontoietara itzuliko da, segurtasun neurri guztiak mantenduta. Zesta puntaren kasuan, Donibane Lohizunen jokatzen den Internationaux 2020 txapelketan parte hartuko duten pilotarien zerrenda iragarri dute. Onenak izango dira bertan, eta horien artean izango dira Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez pilotari zumaiarrak.

Donibane Lohizuneko zesta denboraldia uztailaren 16an hasiko da, eta 27an bukatu. Jaialdiak asteartetan eta ostegunetan izango dira, eta telebista bidez emango ditu Frantziako Canal +-ek. Denboraldiaren barruan hiru sari jokatuko dira: Series, Masters eta azken Slama. 

Internationauxak jokatuko dituzten jokalariak hauek izango dira:

Aurrelariak: Beaskoetxea, Hormaetxea, Erkiaga, Goikoetxea, Olha, olharan eta Patxi Tambourindeguy. Mastersaren aurrekoa jokatuko dute Barandikak, Ladutxek, Lalook eta Jon Tambourindeguyk.

Atzelariak: Aldazabal, Basque, Etxetxo, Inza, Lekerika, Lopez eta Menvielle. Aurreko fasea jokatuko dutenak: Ihitsage, Maya, Millat eta Urtasun.

Hossegorreko frontoiak, aldiz, iragarri du uda honetan ez dituela ateak zabalduko.