Uztailaren 1ean zabalduko da euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea

Baleike 2020ko eka. 9a, 09:17

Uztailaren 1etik 15era bitarte eskuratu ahal izango dituzte laguntzak helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrek.

Zumaiako Udalak jakinarazi du uztailaren 1ean zabalduko duela euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea. Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntza horien onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak. Laguntza eskuratzeko, ezinbestekoa izango da Zumaian erroldatuta egotea eta gutxienez % 80ko asistentzia egiaztatzea. 

Langabeek matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik. Horietan, gehienez ere, % 75a ordainduko zaie. Lan egoera egiaztatzeko, Gizarte Segurantzak emandako lan bizitzako egiaztagiria aurkeztu beharko da. Gainerako ikasleei, ohiko ikastaroetan % 75a eskuratu ahal izango dute, eta barnetegietakoak % 50.

2019/2020 ikasturtean HABEren mailaren baliokideren bat egiazta­tzen duten ikasleek, HABEk 2020. urtean egingo duen dirulaguntze­tarako deialdian parte hartu beharko dute. Zumaiako Udalaren dirulagun­tza HABEk emandakoaren osagarria izango da. 

Zumaiako Udalaren webgunean aurki daitezke aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera epeak.