Euripean egin dute pentsiodunek asteleheneroko protesta

Baleike 2020ko eka. 8a, 14:50

Estalapean elkartu da Zumaiako jubilatu eta pentsiodunen talde bat, pentsio duinak eskatzeko.

Eguraldi kaskarrak ez ditu pentsiodunak kikildu. Astelehenero bezala, elkarretaratzea egin du Zumaiako jubilatu eta pentsiodunen talde batek. Pentsio sistema publiko eta duina eskatu dute Estalapean.