TAO bulegoa zabaldu dute

Baleike 2020ko eka. 8a, 12:10

Aurrez bulegora idatzi edo deitu beharko dute herritarrek hitzordua eskatzeko. Uda sasoi guztian izango da zabalik, astelehenetik ostiralera, goiz eta arratsaldez.

Gaur, astelehena, zabaldu dute Zumaiako TAO bulegoa. Uda sasoi guztian zabalik izango da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era. Txartel berria egiteko, zalantzak argiteko edo aldaketen berri emateko, bulegora deitu edo idatzi beharko dute herritarrek (672 098 718 / zumaiatao@eysaservicios.com) hitzordua hartzeko. Hala, jende pilaketak saihestu nahi dituzte. 

Aurten kokapen berria izango du bulegoak, hain zuzen ere, Kantauri plaza 7an ezarri dute. Gernikako parkearen aldetik izango dute sarbidea herritarrek.