Bideometria bidez kontrolatuko dute hondartzetako aforoa

Baleike 2020ko eka. 3a, 16:15

Gipuzkoako Foru Aldundiak hondartzen okupazioa kontrolatzeko tresna udalen eskura jarriko du. Aplikazio bat ere jarriko dute herritarren eskura, hondartza gehiengo edukierara iristear dagoen ala ez jakin dezaten.

Gipuzkoako hondartzen aforoa eta okupazioa kontrolatzeko udalen eskura jarriko ditu hainbat tresna Gipuzkoako Foru Aldundiak. Alde batetik, hondartzetako aforoa bideometriaz kontrolatzeko programa bat ahalbidetuko dute. Bestalde, mugikorretarako aplikazio bat ere jarriko dute herritar ororen eskura, eta "semaforo-sistemarekin" une oro jakin ahal izango da hondartza gehiengo edukierara iristear dagoen. Aldundiak prentsa ohar bidez azaldu duenez, aplikazioa hamabost minuturo eguneratuko da automatikoki. Halaber, udalentzako alerta-sistema bat izango du, aforoak, marea-igoerak eta aforoen baldintzak aldatu baino lehen jakinarazteko

Zumaiako Udalak ez du xehetasunik eman, baina tresna erabiliko duela jakinarazi dio BALEIKEri.