Bihar zabalduko ditu ateak Alondegiak

Baleike 2020ko mai. 31a, 14:00

Herritarrek hitzordua eskatu beharko dute bertara joateko. Liburutegiak ere zerbitzua emango du bihartik aurrera, eta lehen bi asteetan zerbitzu murriztua eskainiko dute.

Bihar, astelehena, zabalduko ditu berriz ere ateak Alondegiak. Zumaiako Udalak jakinarazi du datozen bi asteetan herritarrek hitzordua eskatu beharko dutela bertara joateko. 

Kultur Sailarekin harremanetan jartzeko 943861056 telefonora deitu (9:30etik 14:00etara) edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute herritarrek. Elkarteek eta herritarrek Alondegiko gelak erabili ahal izango dituzte, eta eskaerak aurrez aipaturiko helbidera idatzita egin beharko dira. 

Liburutegia, zabalik
Bihartik aurrera, gainera, Zumaiako Udal Liburutegia zerbitzua eskaintzen hasiko da. Lehen bi astetan mailegu zerbitzu murriztua eskainiko dute.

Datozen bi asteetan telefonoz edo email bidez hitzordua hartu beharko da bertara joateko, jende pilaketak saihesteko. Helduen liburutegia 10:00etatik 15:00etara egongo da irekita; haurren liburutegia, berriz, 10:00etatik 13:00etara irekiko dute. Hitzordua eskatzeko, ondoko bideak izango dituzte herritarrek: 

Era berean, liburuzainek oroitarazi dute etxean egoteko agindua hasi aurretik egindako maileguen entrega epeak ekainaren 15era luzatu dituztela. Liburuak edota bestelako materiala itzuli nahi dutenek Alondegiko sarreran dagoen buzoian utzi ditzakete.