Fotokazetaritza, bidaiak eta musika gomendioak izango dituzte hizketagai gaurko 'Katuplaza' irratsaioan

Baleike 2020ko mai. 31a, 11:40

Irratsaioa Zumaiako Irrati Piratan entzun ahal izango da, FM 93.00 sintonian, 17:00etatik aurrera.

David Julia zumaiarra elkarrizketatuko dute gaurko Katuplaza irratsaioan. Juliak munduan zehar egindako bidaiak eta fotokazetaritza izango ditu hizpide. Musika gomendioei ere eskainiko diete tartea, Aitor Ramosen eskutik. 

Jarraian, herriko albiste laburrak emango dituzte Katuplaza-ko kideek, eta amaitzeko, ohi bezala, puntu-erantzun kateari helduko diote. Gaurkoan, Amaia Agirreren puntuari erantzungo dio Aitor Aristik. Nori jarriko ote dio puntua Aitorrek? 

Zumaiako Irrati Piratan entzun ahal izango da 17:00etatik aurrera, FM 93.00 sintonian. Zuzenean entzun ezin dutenek ere izango dute beranduago entzuteko aukera, 18.00etatik aurrera Ivoox aplikazioan eta Telegrameko Katuplaza kanalean (https://t.me/katuplaza).