Zerbitzuak gehitu dituzte hainbat autobus lineatan

Baleike 2020ko mai. 31a, 09:45

Ordutegiak ez dituzte guztiz lehengoratuko, koronabirusaren krisia hasi zeneko murrizketak asko arindu dituzten arren.

Lurraldebusen erabiltzaileek autobusean joan-etorriak egiteko aukera gehiago izango dituzte gaurtik aurrera. Koronabirusaren krisiaren ondorioz, asko murriztu zuten zerbitzuen maiztasuna hainbat autobus ibilbidek. Konfinamendua arintzeko faseek aurrera egin ahala, berriz, pixkanaka hasi dira gehitzen zerbitzuak, eta gehienetan oraingoz normaltasuna berreskuratuko ez duten arren, “zerbitzu gehitze nabarmena” izango dute, Lurraldebuseko zerbitzu horiek ematen dituen La Guipuzcoana enpresakoek azaldu dutenez.

Uneotan, Zumaia-Zumarraga joan-etorriak egiten dituen UK06 linea da ohikotasunera itzuli den bakarra; COVID-19ak eragindako murrizketak alde batera utzita, %100 berreskuratu ditu zerbitzuak linea horrek. UK01 Azkoitia-Donostia eta  UK-03 Azkoitia-Zarautz lineetako ordutegi berriak La Guipuzcoanaren webgunean ikus daitezke.