Zelai hotelean sute txiki bat izan da bart

Baleike 2020ko mai. 30a, 08:48

Zirkuitulabur baten ondorioz piztu da sua. Ez da zauriturik izan, eta kalte txikiak eragin ditu hoteleko instalazioetan.

Sute txiki bat izan da bart Zelai Talasoterapia hotelean, zirkuitulabur baten ondorioz. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, arrantzale batek eman du abisua larrialdi zerbitzuetan goizeko 02:00ak aldera, eta berehala lortu dute sua itzaltzea suhiltzaileek. 

Sutean ez da zauriturik izan, eta hoteleko instalazioetan kalte txikiak eragin ditu, Ertzaintzaren arabera.