Flyscha oinez ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen hasiko da Geoparkea asteburuan

Baleike 2020ko mai. 29a, 14:38

Ordu eta erdiko saioetan flyscha oinez ezagutzeko aukera eskainiko dute. Euskarazko eta gaztelerazko saio bana izango da larunbatean eta igandean.

Asteburu honetan, flsycha oinez ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu Geoparkeak. Euskarazko eta gaztelerazko saio bana izango da larunbatean eta igandean –10:30ean izango da euskaraz, eta 12:00etan gazteleraz–, eta ordu eta erdi iraungo du bakoitzak. 

Erreserbak egiteko, geoparkea.eus webgunera edo Turismo Bulegora (943-14 33 96) jo beharko da.