Elorriagako atsedengunea ezingo da erabili alarma egoerak iraun bitartean

Baleike 2020ko mai. 29a, 12:41

Aparkalekua, komunak eta atsedengunea itxita izango dira egunotan, gutxieneko segurtasun neurriak bermatu ezin direlako.

Debako Udalak jakinarazi du alarma egoerak iraun bitartean ezin izango direla Elorriagako gutxieneko segurtasun neurriak bermatu, eta beraz, itxita izango dira Galarretako aparkalekua, komunak eta atsedengunea bera egunotan.