Asobal ligako zazpiko onenerako hautagaia da Kauldi Odriozola

Baleike 2020ko mai. 29a, 09:02

Beste kirol jardueratan bezala, koronabirusak eragina izan du eskubaloian ere. Espainiako Eskubaloi Federazioak amaitutzat eman zuen liga orain aste batzuk, oraindik bigarren itzuliko ia partida denak jokatzeko zeudela. Lehen itzuliaren bukaeran zegoen sailkapena hartu du ontzat federazioak, eta, ondorioz, Kauldi Odriozola zumaiarra kide duen Irungo Bidasoa Europara itzuliko da datorren denboraldian, hirugarren postuan amaitu zuelako lehen itzuli hori.

Liga amaituta, 2019-2020 denboraldiko zazpiko onena aukeratzeko online bozketa jarri du martxan Asobal ligak, eta hautagaien artean da Odriozola. Eskuin hegaleko posturako hautagaien artean dago Bidasoako jokalaria Alvaro Cabañas (Benidorm), Aleix Gomez (Bartzelona), Mario Lopez (Ademar Leon) eta Victor Tomasekin (Bartzelona) batera. 

Botoak hemen eman daitezke, eta parte hartzen duten guztien artean bi kamiseta eta bost baloi zozkatuko dira.