Igandean bukatuko da deskontu bonuen sisteman izena emateko epea

Baleike 2020ko mai. 28a, 17:52

18 urtetik gorakoei deskontu bonoak banatuko dizkie udalak, ondoren, herriko saltokietan gastatzeko. Kanpaina honetan parte hartu nahi duten merkatariek iganderarte dute izena emateko aukera.

Errotaherria kanpaina abiatzeko 18 urte baino gehiagoko zumaiar guztiei 20 euroko deskontu bonuak banatuko dizkie udalak. Gero, herritarrek hirukoitza gastatu beharko dute herriko saltokietan bonua eskuratzeko. COVID-19ak eragindako egoera dela eta komertzioa itxita izan duten merkatariek sistema honetan parte hartu dezakete, eta baita komertzioa zabalik, baina irabaziak %75 edo gehiago murriztu zaizkienek. Guztira, herriko dendentzat 500.000 euro inguruko inpaktu zuzena ekarriko duela jakinarazi du udalak.

Deskontu bonu sisteman parte hartu ahal izateko, merkatariek baldintza hauek bete beharko dituzte. Igandera bitartean dago izena emateko aukera; modu telematikoan, zein turismo bulegoan. Bestalde, zalantzak dituzten merkatariek 943 14 33 96 telefonora deitu dezakete edo turismoa@zumaia.eus postara idatzi.

Ondorengoa da turismo bulegoaren ordutegia:

  • Ostegunean, ostiralean eta larunbatean: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • Igandean: 10:00etatik 14:00etara.