Ekainaren 1ean zabalduko dute soldadurako lanbide heziketarako izen-ematea

Baleike 2020ko mai. 25a, 18:20

Formazioa Zumaiako soldadura zentroan egingo da, eta derrigorrezko bigarren mailako ikasketak gainditu ez dituen 15, 16 eta 17 urteko gazteei bideratuta dago.

Ekainaren 1etik 19ra bitartean egongo da zabalik 2020-21 ikasturtean izena emateko epea soldadurako oinarrizko lanbide heziketan. Aurre izen-ematea Zumaiako soldadura zentroan egingo da 09:00etatik 13:00era. Bestalde, interesa dutenek 943 86 25 76 telefonora deitu dezakete instalazioak ikusi eta argibideak jasotzeko hitzordua adosteko. Ikasketa hauek derrigorrezko bigarren mailako ikasketak gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urteko ikasleei zuzenduta daude. Hala ere, tokia balego, 17 urtetik gorakoei ere baimenduko zaie izena ematea. 

Ikasleak bi ikasturtez landuko ditu soldadura, fabrikazioa eta muntaketaren alor teorikoa zein praktikoa, eta eskualdeko enpresa batean praktikaldia eginez osatuko du ikaste prozesua. Horrela, lanbidea ikasteaz gain, ondoren erdi mailako ziklo bat ikasteko bidea zabaltzea da helburua.

Ondoren informazio baliagarria:

Soldadura Zentroa