UKUEren aurrez aurreko zerbitzua martxan izango da astelehenetik aurrera

Baleike 2020ko mai. 23a, 11:55

Arinaldiko bigarren fasean sartzearekin batera abiatuko dute aurrez aurreko arreta zerbitzua. Bestalde, Urola Kostako Udal Elkarteak gogorarazi du garbiguneak zabalik daudela herritar guztientzat, eta aurretiazko hitzorduarekin funtzionatzen jarraituko dute.

COVID-19 gaitzaren ondorioz sortutako krisi egoerari erantzuteko, azken asteetan hainbat moldaketa eta zerbitzu egokitzapen egin ditu Udal Elkarteak. Orain, pixkanaka-pixkanaka, zerbitzu guztiak bere onera itzultzen ari dira.

Izan ere, unean uneko egoerara egokitzen jarraitzen du Udal Elkarteak. Hala, aurrez aurreko arreta zerbitzua jarriko da martxan konfinamendu-neurriak arintzeko 2. fasean (datorren astelehenetik –maiatzak 25- aurrera).

Azken asteetan jendaurreko jarduera bertan behera geratu ondoren, datorren astelehenetik aurrera, martxan jarriko da UKUEren aurrez aurreko arreta zerbitzua. Segurtasun eta prebentzio neurriak bermatzen jarraitzeko, nahitaezkoa izango da herritarrek aldez aurretik hitzordua hartzea.

Ohi bezala, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eskainiko da herritarren arreta zerbitzua. Hitzordua hartzeko edota Udal Elkartearekin harremanetan jartzeko, hauek dira bideak:

Garbiguneak

Zabalik mantenduko dira eskualdeko hiru garbiguneak, baina segurtasun neurriak bermatzen jarraitzeko, herritarrek nahitaez hitzordua hartu beharko dute aldez aurretik.

Eskualdeko garbigune-zerbitzuek ohiko ordutegia mantenduko dute, eta hitzordua hartu ahal izateko deiak ere ordutegi horren barruan egin beharko dira. Alegia;

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:30 / 16:30-18:30
  • Larunbatak: 10:00-12:30

Hauek dira garbiguneetako telefono zenbakiak:

  • Aia-Orioko garbigunea: 943-13 41 39
  • Zarauzko garbigunea: 943-13 50 97
  • Zumaiako garbigunea: 943-86 04 41