"Gorriak eta bi ikusi ditut koronabirusaren ondorioz, ez da adinekoei bakarrik eragiten dien gaitza"

Baleike 2020ko mai. 22a, 16:26

Oier Aizpurua ospitalean ingresatu behar izan zuten martxoan, koronabirusak jota. ETB1en azaldu duenez, latzak pasa zituen gaitzaren ondorioz, eta gutxigatik ez zuten Zaintza Intentsiboen Unitatean sartu. Harrituta dagoela dio, normalitatera itzultzeko inguruan ikusten duen presarekin.