Ekainaren 7ra arte hartu daiteke parte Zumaiako XXXII. Argazki Lehiaketan

Aurtengoan gai librea jarri dute. Joxe Juan Azkueren omenez antolatzen den lehiaketak Argizaiola trofeora sailkatzeko balioko du.

Zumaiako Udalak eta Distirak argazki lehiaketa antolatu dute beste urte batez. Aurten lehiaketaren 32. edizioa izango da, eta Joxe Juan Azkueren oroimenez antolatzen den lehiaketak Argizaiola trofeora sailkatzeko balioko du. Aurtengoan gai librea jarri dute, eta parte hartzeko, distiraren webgunera jo beharko da. Bertan aurki daitezke lehiaketaren oinarriak ere.