'Gorabeherak' (4): Maurizia Aldeiturriaga

Umorearekin, zerura edo infernura. Gorabeherak kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, Ttap aldizkari digitalerako ekoiztua eta Baleike.eus-en ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Oraingo honetan, Maurizia Aldeiturriaga sartuko da gure igogailuan, logopedarenera joan nahi duelako. Ez omen da lehen aldia, eta gure Ramon ez dago oso pozik...