Bachata tailerra izango da igandean, Maiatza Dantzan Etxetik egitasmoaren barruan

Astindu dantza taldeak abian jarritako Maiatza Dantzan Etxetik egitasmoko beste bi saio izango dira asteburu honetan. Emanaldia izango da larunbat arratsaldean, eta tailerra igandean. Azken honetarako aurrez izena eman beharko da.

Dantza estilo jakin batzuen inguruko online tailerrak egin dira maiatzean zehar. Igandean erritmo latinoak izango dira protagonistak, bachata tailerrarekin. Angel Oiarzabalek gidatuko du saioa, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute astindu.zde@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzita.

Aurretik, larunbatean, dantza emanaldia emango da Estapalean atarian. Astinduk, Zumaiako Udal Musika Bandak eta TikTara taldeak Ondartxo plazan eman zuten kontzertua ikusteko aukera izango da, 18:00etatik aurrera, Estalapean.